Teknologia sarean eta telebistan

Gorka Julio

sarean100322

Interneten bideoak ikustea ohiko bihurtu da jada. Interneten zientzia, teknologia eta berrikuntzei buruzko informazioa bilatu eta aurkitzea ere. Bi gauza hauek elkartzen baditugu, azken berrikuntzei buruzko informazioa ematen duten bideoak izan ditzakegu. Horri buruz hitz egingo dugu artikulu honetan. Internet, zientzia, teknologia eta orokorrean mundu digitalari buruz hitz egiten duten ikus-entzunezko programa ezberdinez.

Bideoak ikusteko Youtube edo euskaltube bezalako sareetara joan gaitezke. Bertan bilaketa bat egin eta interesatzen zaigunaren araberako bideoak aurkitu. Baina gaurko saio hauek zenbait berezitasun dituzten, Interneten aurki daitezkeen bideo solteekin konparatuz. Programa hauek guztiek, telebista batean botatzen dira, baina bere edukiak Interneten ere ikus daitezke. Euskara dute hizkuntza nagusi bezala eta bideo solteak izan beharrean, programa saio osoak dira. Hau da, jarraipen bat dute.

Hauek antzekotasunak, orain bakoitzaren berezitasunak ezagutuko ditugu:

  • Nick dut nick: Interneteko proiektu interesgarriei elkarrizketak egiten dituzte batipat. Euskal Herriko proiektu interesgarriak izaten dira gehienetan, nahiz eta kanpoko zenbait proiektu eta pertsona ere elkarrizketatzen dituzte. Beste atal batean, Interneten gertatzen diren joera eta gertakariei ere jarraipena eskaintzen diote. Asteazkenero 22:00etan ETB3n
  • Albisteak 2.0: Euskal Herriko eta munduko aktualitateari erreparatuko erreparatzen diote Patxi Gaztelumendik eta Galder Gonzalezek. Telebista partehartzaile bat proposatzen dute eta horretarako komunitateak egindako ekarpenak jaso eta programan barneratzen saiatzen dira. Bere informaltasun kutsuak, berezi egiten du astero Hamaika Telebistan botatzen den programa hau.
  • Teknopolis: Teknopolis telebista-saioak zientzia eta teknologia zabaltzea du helburu. Euskal Herrian nahiz gure mugetatik haratago egiten diren ikerketa zientifiko eta teknologikoetan begia jarri, eta haien bila jotzen dute, erreportaje entretenigarriak eta interesgarriak eskaintzeko gogoz. Orain dela gutxi sari garrantzitsu bat jaso duen programa da gainera. Igandero, 20:00etatik aurrera ETB-1en, eta 12:30ean, ETB-2n. ETB-3n asteazkenetan 21:30ean ikusteko aukera duzue.

Gero eta aukera gehiago dago horrelako programak sortu ahal izateko. Beharrezko baliabideak gero eta jende gehiagoren eskuan daude. Bestela ere, ETBk adibidez Puntukam ekimenaren bidez, kamera bat uzten dizu eta nahi duzuna graba dezakezu. Ondoren beraiek hartuko dute hori editatzeko ardura. Gogoak badituzu ez izan dudarik, sortu zure vlog propioa edo horrelako ekimenetan parte hartu.

Gorka Julio

2010, Martxoa 22
Arloa: Sarean