Interneteko sare sozialen aniztasuna

Gorka Julio

Interneten sare sozial tresna ugari sortu da. Hauetako batzuk orokorrak dira, beste batzuk gai konkretu baten bueltan, gai ezberdinen inguruan beste batzuk... Denek harremanak zerbaiten inguruan sortu edo egituratzeko balio dute. Aukera asko dago eta horregatik gure interesen arabera ondo aukeratzea ere beharrezkoa da.

sarean20100222

Sare sozial orokorrak

Gai zehatz bat ez duten sare sozialak dira. Bereziki bertan egiten ditugun harremanen artean informazioa elkartrukatzea beste helbururik ez dute, nahiz eta hauetako batzuk askoz ere garapen handiagoa duten.

Facebook http://facebook.com: Gure inguruan gehien erabiltzen den sare sozial orokorra. Gure lagun eta ezagunekin kontaktua mantentzeko balio du batez ere. Baita ekitaldiak, gertakariak, irizitziak... zabaltzeko ere. Partekatu daitezkeen gauzak oso anitzak dira, baina orokorrean informazioa partekatzeko baliatzen da, gauza berriak sortzeko baino.

Twitter http://twitter.com: 140 karaktereko mezuak elkartrukatzeko balio duen sare soziala. Bertan jarraitzen dituzun pertsonetatik mezuak jaso eta zu jarraitzen zaituztenak mezu horien bidez informatzeko balio du. Hasieran egiten ari zinena kontatzeko erabiltzen bazen ere, azken aldian informazio kanal azkar eta labur bat bezala erabiltzen da batez ere.

Tuenti http://tuenti.com: Facebook antzekoa den Facebook antzeko sare sozial bat. Batez ere hogei urtetik berako gazteek erabiltzen dute. Bestearen aldean, pribatutasun politika zuhurragoa dauka sare honek.

 

Sare sozial profesionalak

Profil profesionalak kudeatzeko sare sozialak. Lana bilatu, interes bereko profesionalak ezagutu edota taldeetan antolatzeko balio izaten dute sare hauek. Hau da, bere balioa batez ere lanarekin edo ezagutzarekin du harreman zuzena.

Xing http://xing.com: Kontaktu profesionalak kudeatzen laguntzen duen sarea. Bertan dauden zenbait adituekin harremanetan jartzeko aukera interesgarria ematen du adibidez.

Linked In http://linkedin.com: Gehien erabiltzen den sare sozial profesionala. Taldeetan antolatu eta intereseko gaiak jorratzeko aukera ematen du adibidez. Horretaz gain, mota honetako beste sareak bezala zure kurrikuluma jarri eta zure lan esperientzia zabaltzeko aukera ematen du adibidez.

 


 

Sare sozial bereziak

Beste mota batzuetako sare sozialak biltzeko erabiliko dugun sailkapena.

Foursquare http://fousquare.com: Sare sozial mugikor bat da. Berezitasun ugari ditu, baina batez ere sare sozial honetan kokapen geografikoak du garrantzia. Zauden guneetan, zein beste jende egon den eta zer egin duten jakiteko aukera ematen du. Mugikorretatik erabiltzen da batez ere eta horretara bideratuta dago.

Habbo http://habbo.com: Sare sozial bat bada ere, mundu birtual bat ere bada. Abatar txikien bidez webgune bat baino leku birtualetan topatzen da jendea. Gazteen artean arrakasta izan duen eredua izan da, baina kontuz ibili behar da zenbait gauza lortzeko dirua erabiltzen baita eta adinaren arabera beharbada ez da egokiena.

Badoo http://badoo.com: Jende berria topatu eta elkar ezagutzeko leku aproposa. Nerabe eta gazte asko aurkitu daiteke bertan. Ondo pasa eta gelditzeko jende berria topatzeko aproposa da.

Sare sozial euskaldunak...hurrengo artikuluan!

Gorka Julio

2011, Otsaila 22
Arloa: Sarean