Nabigatu euskaraz

Gorka Julio

20110607

Askotan euskaraz nabigatzeko aldarria egiten dugu, baina ez dugu hori bultzatzeko ekintza zehatzik proposatzen. Euskaraz nabigatzea oso garrantzitsua da eta horretarako sortu dute nabigatueuskaraz.com webgunea. Euskaraz nabigatzeko arrazoi batzuk hauek dira:

  • Euskararen pisu espezifikoa Interneten handitzeko (zure nabigatzaileak esaten baitio munduari zein den zure Interneteko ama hizkuntza). Euskara Interneteko hizkuntzarik erabilienen artean jarri behar dugu. Web garatzaileei, Robotei eta Interneteko enpresa handiei erakutsi behar diegu euskaldunok ere existitzen garela; Interneten bagaudela.
  • Webgune eleanitzetan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun.
  • Programa bat deskargatzeko orduan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun (baldin badago).

Horregatik zure ordenagailua, zure eskolako ordenagailuak, lan egiten duzun erakunde edo enpresako ordenagailuak euskaraz nabigatzeko konfiguratuak ez badaude euskaraz nabigatzeko konfiguratzea beharrezkoa da. Nahiz eta nabigatzailea euskaraz egon, horrek ez du esan nahi euskaraz nabigatzeko konfiguratuta dagoenik. Ahalik eta nabigatzaile gehiago euskaraz konfiguratuta egon gero eta presentzia handiagoa izango du euskarak sarean; euskal komunitateak gero eta ikusgarriagoa izango da munduan ere.

Zure nabigatzailea konfiguratu

Zure nabigatzailearen arabera jarraitu beharreko argibideak ezberdinak izan daitezke. Hauek dira nabigatzaile arruntenentzako argibideak:

Firefox

Windowsen: Tresnak > Aukerak > Edukia > Hizkuntzak > Hautatu > Gehitu Herramientas > Opciones > Contenido > Idiomas > Seleccionar > Añadir Outils > Options > Contenu > Langues > Choisir > Ajouter

Linux: Editatu > Hobespenak > Edukia > Hizkuntzak > Hautatu > Gehitu Editar > Preferencias > Contenido > Idiomas > Seleccionar > Añadir Édition > Préférences > Contenu > Langues > Choisir > Ajouter

Mac-en: Firefox > Hobespenak > Edukia > Hizkuntzak > Hautatu > Gehitu Firefox > Preferencias > Contenido > Idiomas > Seleccionar > Añadir Firefox > Préférences > Contenu > Langues > Choisir > Ajouter

eta han barruan gehitu Euskara (Vasco edo Basque moduan azalduko da. eu da euskararen kode internazionala). Ondoren, ordenatu aukerak, euskara lehenengoa azal dadin.

Internet Explorer

Herramientas > Opciones de Internet > General > Idiomas > Agregar Outils > Options Internet > Général > Langages > Ajouter

eta han barruan gehitu Euskara (Vasco edo Basque moduan azalduko da. eu da euskararen kode internazionala). Ondoren, ordenatu aukerak, euskara lehenengoa azal dadin.

 


Chrome

Customize and control > Preferences > Under the hood > Change font and language settings > Languages > Add Options > under the hood > change font and language settings > language > choisir le Basque

eta han barruan gehitu Euskara (Vasco edo Basque moduan azalduko da. eu da euskararen kode internazionala). Ondoren, ordenatu aukerak, euskara lehenengoa azal dadin.

Safari

Sagarra > Preferencias del sistema > Internacional > Gehitu euskara Préférences système > International > Langues

eta han barruan gehitu Euskara (Vasco edo Basque moduan azalduko da. eu da euskararen kode internazionala). Ondoren, ordenatu aukerak, euskara lehenengoa azal dadin.

Opera

Menu > Settings > Preferences > General > Languages > Gehitu euskara Opera > Options > Préférences > Générales > Langue

eta han barruan gehitu Euskara (Vasco edo Basque moduan azalduko da. eu da euskararen kode internazionala). Ondoren, ordenatu aukerak, euskara lehenengoa azal dadin.

Kanpaina zabaldu

Kanpaina zabaltzen jarraitzeko hainbat bide ezberdin dituzu. Batzuek oso esfortzu gutxi suposatzen dute, beste batzuek aldiz apur bat gehiago, baina denok egin dezakegu zerbait.

Atxikimendua eman

Kanpainaren webguneko atxikimendu orrian zure atxikimendua eman diezaiokezu kanpainari.

Zure webgunean kanpaina zabaldu

Webgune bat edo blog bat baduzu, bertan eta era automatikoan kanpainaren zabalkundea egin dezakezu. Honen bidez euskarazko nabigatzailea ez duen norbait zure webgunean sartzen den bakoitzean ohar bat jasoko du. Bertan bere nabigatzailean euskara gehitzeko jarraibideak emango zaizkiolarik. Wordpress blog bat izanez gero, prozesua oraindik ere errazagoa da. Nahikoa da plugin hau jaitsi eta instalatzearekin.

Sare sozialetan

Ekimena sare sozialetan ere badago, Facebook eta Twitter erabiltzaile hauekin. Erabiltzaile horiek jarraitu eta zure lagunen, ezagunen eta lankideen artean mezua zabaldu.

Gorka Julio

2011, Ekaina 07
Arloa: Sarean