“Bertsotan egiteko fondoa beharrezkoa da”

Kontaizu

a2ber1.jpg

  • Jon Agirre Ojanguren 16 urteko gazte zornotzarra da.
  • Durangoko Ibaizabal ikastolan ikasten du eta, bertsozale eta txirrindulari bezala aurkezten du bere burua.
  • Jon Lopategirekin hasi zen bertsotan eta, Bizkaiko eta Euskal Herriko eskolarteko txapelketetan finalista izana da hainbat urtetan.
  •  

 

Eñaut Uruburu

Kurutziaga ikastolako DBH 3-ko ikaslea

GAIA: Guztiz bizikleta zalea zara. Egiozuz bertsoak bizikleteari.

Gaia horrela tokatu eta zerbait esan beharko da beti kontuan hartzekoa da ziklistak duen ganora nahiz ta jendeak bizikletekin jarraitu ohi duen moda inork pedalik emon ezean ez da joango inora. Kirolik gabe lehendik ere gogorra ei da bizitza inoren berbak entzun nahi ez ta gelditu barik gabiltza egia esan holako zerbait dogu txirrindularitza kilometro bat egin orduko heldu nahiean zabiltza. Oso luzea izaten ohi da kilometroen zerrenda hainbesterako sufrimendurik ezin daiteke gomenda baina urteak pasa ondoren txirrindulari irtenda hasierako afizioa ofizio bihurtzen da.

 

Zerk bultzatu zintuen bertsotan hastera?

Familian, batez be amamarengan, beti egon da bertsozaletasuna . Lopategi ikastolara etorri zenean gogoz ekin neutson bertsoari. Kurtsoek aurrera egin ahala, ikastolako bertso taldea gitxitu egin zan eta gaur egun, bik baino ez dogu jarraitzen hasierako talde hartatik.

Hasieratik jarririko helburuak bete dituzu?

Hasieran nebazan helburuak epe laburrekoak ziren, nahiz eta ume guztien moduan nahiko ameslaria nintzen. Helburutzat, orain daukadan berbera neukan lehen ere, bertsoaz gozatzea.

Bertsolaritza zer da, “fondoko lasterketa” edo “sprint”a?

Bertsolaritzan “Fondo” a behar da batez ere, sakontasuna. Hau da txapelketei begira lantzen dena bertso erdian gelditzea nahi ez bada. Halan da be, sprint ona izateak garrantzia handia dauka, entzuleek lo hartu ez dezaten.

Ze lan gustatzen zaizu egitea bertsotan?

Batez be, bakarkako lana. BBK txapelketan hasierako puntua emanda, azkeneko puntua emanda eta gaia emanda kantatu neban eta oso gustura kantatu neban.

Eskolarteko txapelketetan zelan ikusi duzu zeure burua Euskal Herriko bertsolari gazteen artean?

Euskal Herriko txapelketetan, finaleko maila handiegia da Bizkaian dagoenarekin alderatuz. Herrialde bakoitzak bi ordezkari bidali ebazan, baina seguru nago Gipuzkoako txapelketan hirugarren zein laugarren postua lortu zutenek Bizkaiko txapelketatik sailkatu ginenok baino maila handiagoa dutela. Dana dala, asko ikasten da txapelketa hauetan.

Eguneko ala gaueko bertsolaria zara?

Gabaz bertsotan errazago egiten ei da entzulea errazago konformatzen dalako. Egunez ostera, beste estilo bat da. Unearen arabera batera edo bestera egiten dot. Iñaki Iturriotz

PUNTUKA

 

Ahozko inprobisazioa munduan

“Hitzari hotsa eman. Hatsari hatsa eman, bat-bateko hitz hots hutsez” esaldia ardatz hartuta Azaroaren 3tik 8ra ospatu dira munduko inprobisazioari buruzko jardunaldiak Donostiako Miramar Jauregian. Parte hartzaileak, John Miles Folley, doktore estatu batuarra, Alexis Diaz- Pimienta, dezimista kubatarra, Guillermo Velazquez mexikar inprobisadorea izan dira, besteak beste, eta baita Euskal Herriko Jon Sarasua eta Andoni Egaña bertsolariak ere. Lehen aldiz antolatu ditu era honetako jardunaldiak Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta asteari amaiera emateko Bilboko Euskalduna Jauregian antolatu zuen jaialdia, non munduko inprobisadore desberdinek parte hartu duten parte Azaroak 8an arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera.

Kontaizu

2003, Azaroa 01
Arloa: Bertsoleku