Gai onak askotan bertsolarientzat gai txarrak izan daitekez

Kontaizu

bl22.jpg

  • Beñat Romero.
  • Hamasei urteko zornotzarra.
  • Buru argi eta txantxazale moduan azaltzen dau bere burua.
  • Bertsotan ez da inoiz egindako lanagaz gustura geratzen.

 

Itxaso Paia eta Enea Pinillos

Gaia:

Ahiztak zarie. Amama ospitalean daukazue, oso gaixo. Zu, Itxaso, egunero joaten zatxakoz bisitatxua egiten. Enea, ostera, baten be ez da joan.

Itxaso Paia

Guk badakigu amama dago ospitalean hain txarto ta zu bisitan ez zara joaten dena utzita biharko baina Enea gaurko honetan nigaz etorri beharko danok batera guztion mina murriztuko dugulako.

Enea Pinillos

Nire jarrera ene Itxaso ez da ona zure ustez ez noa amama ikustera ta parka nazala mesedez hura hain gaizki ikuste hori ez dot eramaten errez gure amama asko maite dot baina ospitaleak ez.

Itxaso Paia

Aizu ahizpatxo zentzurik ez du orain zuk esan duzunak zu lagunekin irtetzen zara baina gu gara lagunak ta kontzientziak ez nau behartzen behartzen nau maitasunak ta amamagaz pasa ditzagun bere azkenengo egunak.

Enea Pinillos

Ohean dogu ospitalean gure amama gaixua orain arteko nire jarrera aldatzeko da ordua bestela gero nork aguantatu nire kontzientzi kargua arrazoi dozu goazen harantza egingo dot esfortzua.

 

Zelan hasi zinen bertsotan?

Bertsotan hasi nintzan klasean bertsolaritza materia moduan geunkalako astean baten. Eskolaz kanpo be, nire familiak bertsotarako afizioa dagoanez ba neuk be neure burua mundu horretan sartu gura neban bertsolaritzaren puntu ezberdinak ikusteko.

Eskolaz kanpo, zenbat denbora ematen dautsazu bertsoari astean?

Gu astean eskolatik kanpo bertso eskolan ibiltzen gara kantari ordu bi Etxahun Lekuegaz, eta Jon Lopategigaz be jarduten dogu astean ordu bete baina bakarlana be garrantzitsua da etxean edo beste lekuren batean bakarrik zagozanean , pentsakor, orduan be zati handi bat emoten dot bertsotan pentsatzen.

Bertsolari onarentzat ba al dago gai txarrik?

Ezetz esaten da baina bertsolari onak gai hori txarra danean igarri egiten dau, batez be bere bertso maila ez dala heltzen gai on bategaz moduan maila gorenera.

Eta zuretzako?

Niretzako asko dira gai txarrak. Sarritan onak irudituten jakuzan gaietan baina hainbeste ideia orden jakinik barik daukazuzanean, bertsoak normalean txarto urtetan dau.Gai onak askotan bertsolarientzat gai txarrak izan daitekez.

Ze helburu jarri dozu 05/06 ikasturteari begira?

Aurten bertsotan azkartasuna hartzea gurako neunke. Askorik pentsatu barik bertsotan egitea, ea pixkanaka hobetuz noan udabarriko txapelketari begira.

Zein da zure bertsolari gustukoena?

Bertsolari asko dira nire gustukoak baina bat aukeratzekotan, Amets Arzallus aukeratuko neuke. Alde batetik, gaztea dalako eta bestetik bertsotan asko eta arin egiten daualako eta edozein gairi mamia ateratzeko kapaz dalako. Urte batzuetara begira, Euskal Herriko txapeldun ikusten dut Amets.

Nor izango da txapelketa nagusiko txapelduna 2005ean?

Andoni Egaña ikusten dut faborito moduan baina, izen bat esatekotan Maialen Lujanbiorena esango dot. Pentsatzen dot aurreko txapelketan Maialeneri esperientzia falta izan jakola, eta Egañak askotan irabazi dauelako eta nire iritziz aldaketaren unea iritsi dalako.

 

Iñaki Iturriotz

PUNTUKA

 

Euskal Herriko Txapelketa Nagusia 2005

Urriaren bederatzian Lekunberrin hasiko da txapelketa nagusia eta Barakaldoko BEC erakustazokan izango dau amaiera abenduaren hamazortzian jokatuko dan final nagusiagaz. Bizkaitik hamar bertsolarik hartuko dute parte lau urterik behin ospatuten dan txapelketa honetan. Saioari jagonokean, Bizkaian saio bi egingo dira, lehenegoa urriaren 16an Zornotzako Zelaieta zentroan eta bertan Xabier Paia, Iratxe Ibarra, Jon Martin, Oihane Enbeita Oihane Perea eta Miren Artetxe arituko dira kantuan. Bigarren saioa ostera, finalaurrekoa, Markina-Xemeingo udal pilotalekuan izango da. Bertsoaz gozatzeko aukera pare bakoa!

Kontaizu

2005, Urria 01
Arloa: Bertsoleku