Bertso barnetegia Gorozikan
Asteburua lagun giroan eta bertso giroan emon eben Bizkaiko bertsolari gazteak Gorozikako aterpetxean egin eben egonaldian. Urtarrilaren 30ean hasi eta otsailaren 1era, hogei ikasle izan ziran bertan bariku iluntzatik domeka eguerdira, Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatutako barnetegian.
Ondarroatik, Bilbotik, Deustutik, Zornotzatik, Muskizetik, Durangotik... etorri ziran gazteak, lagun barriak eginez bertsotan egiten. Mutiko bi agertu ziren Muskizetik, eta horixe izan zan nobedade atseginetariko bat antolatzaileentzat. Kerman eta Jon izan dira lehenengoak; bidea zabalik dago eta etorriko dira gehiago! Bertso afaria barikuan, Bizkargi ganera joan-etorria zapatuan, bertso ekitaldiak eta bestelako olgetak izan ziran barnetegiaren mamia, eta lagunarteko giroa osagai nagusia.
Hurrengoaren zain gelditzen gara.