Bertsolari gazteen BBK sariketa
Zazpi eskualdek, Lea-Artibaik, Busturialdeak, Durangaldeak, Ipar Uribek, Arratiak, Bilboaldeak eta aurten, lehenengoz, Enkarterrik parte hartuko dute. Hamazazpigarren edizio hau matxoaren 4an hasi da eta finala 27an izango da Bilboko Kafe Antzokian.
Epaile lanetan Juanjo Respaldiza, Arkaitz Estiballes eta Gorka Intxaurbe izango dira aurten; aurkezle lanetan berriz, Maite Berriozabal, Zuriñe Iarritu eta Bernardo Mandaluniz eta gaijartzaileak Zuriñe Iarritu bera eta Leire Aurrekoetxea.
Talde bakoitzean se bertsolarik abestuko dute, adin maila bitan banatuta eta maila bakoitzea gutxienez hori bertsolari. Lehenengo mailan, hamazortzi urtera bitarteko gaztetxoek abestuko dute eta, bigarren mailan, hogeita bost urtera artekoek.
Hona hemen egutegia:
- Martxoaren 4an, 11:20an Markinan: Lea Artibai-Busturialdea.
- Martxoaren 9an, 12:00etan Durangon: Durangaldea-Ipar Uribe.
- Martxoaren 10ean, 11:30ean Igorren: Arratia-Enkarterri.
- Martxoaren 16an, 11:45ean Bilbon: Bilboaldea-martxoaren 4ko irabazlea.
- Martxoaren 18an, 12:15ean Derion: martxoaren 9ko eta 10eko irabazleak.
- FINALA: Martxoaren 27an, 19:00etan Bilboko Kafe Antzokian.
Zorte on partehartzaile guztiei!!