James John Doktorearen aurka

Amaia Gutierrez

Ostiralean aurkeztu zen James Jonen laburmetraia ikusgai dago honez gero Urretxu-Zumarragako Bertso eskolaren webgunean. www.zubertsotan.net.

bertso_09_03_01Telebista munduan aski ezaguna den Jon Plazaola herriko aktoreak hartu du bere gain James John-en papera egiteko erantzukizuna. Gainerako paperak, zailtasun gutxiagokoak baina garrantzitsuak era berean, bertso eskolako kideek bete dituzte. "Bertso eskolakook aktore lanetan herren xamar gabiltzan arren, guztiok eman dugu gure barruko onena filmea ahalik ondoen atera dadin, bakoitza bere papertxoan sartuz eta ahalik eta esketx umoretsuenak osatu asmoz" adierazi dute partehartzaileek.

Zinta hiru zatitan ikus daiteke. Bestalde, Foxeko estreinaldiko argazki guztien artetik aukeraketa bat eginda dago eta ikusgai daude dagoeneko argazki galerian. Bertso saioko bideo guztiak ere ikusgai daude bertan.

 

Amaia Gutierrez

2009, Martxoa 05
Arloa: Bertsoleku