Bertso Udalekuak 2009
Udarako planak egiteko garaia den honetan eskaintza batekin natorkizue. Udalekuen esperientzia, jai giroa biltzeaz ez ezik bertsoa lagun hartuta opor egunak pasatzeko aukera dago Bertso Udalekuetan, euskal giroan eta adin beretsuko Euskal Herriko gaztez inguratuta.
Eskaintza zabala prestatu du aurten ere Euskal Herriko Bertsozale elkarteak udarako. Adin talde desberdinetan banatuta, umeek eta gazteek aukera izango dute bertsoaren aitzakian esperientzia berriak bizitzeko. Hamaika urte betetzen dira aurten lehen aldiz egin zirenetik eta aisialdia eta euskara batzen ditu besteak beste. 250 bat umek eta gaztek hartuko dute parte aurtengo bertso udalekuetan; begirale eta sukaldariak 30 inguru izango dira. Ekintza hauetan, bertsolaritzarekin lotutako aisialdia eskaintzea da helburua, bertso eskoletan dabiltzan ume eta gaztetxoei aisialdian bertsoaz gozatzeko aukera ematea.
Euskal Herriko zazpi probintzietako ume eta gazteak erakarri nahi dituzte, bertsolaritza kantagintza eta kultura aisialdiaren parte izan daitezkeelako
TXANDAK:
MUXIKA (Bizkaia)
12-15 urte
Uztailak 18-27
LIGI ATHEREI (Zuberoa)
12-15 urte
Uztailak 1-10
ASKIZU (Gipuzkoa)
15-18 urte
Uztailak 21-30
IRAÑETA (Nafarroa)
9-12 urte
Uztailak 16-21
ZUHATZA (Araba)
9-12 urte
Irailak 2-5