Gazteen sariketak
Iñaki Iturriotz
Gazteen bertsolari sariketak ere notizia izaten dira udaberrian.
Iparraldean Hernandorena sariketa izan zen joan den asteburuan. Unai Gaztelumendik irabazi zuen txapela eta bere atzetik geratu ziren Ekhi Erremundegi, Itsaso Paia, Oier Lakuntza eta Ximun Kazabon.
Beste izen handiko Saria da Osinalde txapelketa. Aurtengo edizioa Maialen Arzallusek irabazi zuen larunbatean egin zen finalean. Osinalde elkartean afaria egoten da eta bertsotan ondoren egitea da ohitura. Bertso onenaren saria Miren Amurizak eraman zuen eta entzuleen saria Mikel Artolarentzat izan zen.