Eskolarteko idatzizkoen finala
Bizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatuta Bizkaiko XXVI Eskolarteko Bertsolari Txapelketea 2009 finala izan zen maiatzaren 15ean San Isidro egunez Gernikako Seber Altube ikastolan eta sari emate ekitaldia berriz, Kultur etxean egin zen. Bizkaia osoko ikastola eta bertso eskoletan dabiltzan gazteek aukera polita izan zuten bertsoak egiteko duten abilezia erakusteko.
Arratsaldeko hiruretan batu ziren bertsolari gazteak Gernikako ikastolaren jantokian. Bizkaiko ikastoletan aurreko asteetan egindako kanporaketak gainditu ostean gogotsu zeuden parte hartzaileak. Mahaiaren aurrean orri zuri bat bertsoz eta aurretik ordu bete bat hiru bertso egiteko. Hiru izan ziren egin beharreko bertsoak: Lehen bertsoa lau oinak emanda zortziko txikian egin beharrekoa izan zen, eta besteak gai biren inguruan. Horrela zihoen gai batek: kaletarra zara baina bihartik aurrera baserrira joango zara eta bigarrenak: telesail ezagun batean aktore izateko aukeratu zaituzte. Ideiak landu, errimak zerrendatu, orriak zirriborroz bete, irakurri, bertsoak orraztu, berrikusi eta azkenean beraien lana entregatu zuten.
Gazteak beren lana amaitu ondoren epaileena hasi zen. Bertso bakoitza irakurri eta irabazleak zeintzuk izango diren aukeratu. Lanak mailaka saritzen dira eta hona hemen aurtengoan irabazle izan direnak. Adinez gaztetxo diren Mikel Martinez eta Ander Sarasketaren lanek aipamen berezia hartu zuten. Eskerrik asko parte hartzaile denoi eta zorionak irabazleei!
5. maila:
1. Txaber Altube (Zelaieta herri eskola - Abadiño)
2. Fermin Reinicke (San Nikolas ikastola - Algorta)
3. Unai Mendiburu (Ander deuna ikastola - Sopela)
6. maila:
1. Olaia Prego (Betiko ikastola -Leioa)
2. Jon Urresti (Zaldibarko herri ikastetxea)
3. Maixa Villanueva (Kurutziaga ikastola -Durango)
DBH 1. maila:
1. Igor Uruburu (Kurutziaga ikastola -Durango)
2. Aitor Vicente (Ander deuna ikastola - Sopela)
3. Aitor Bizkarra (Traña Matiena BHI -Abadiño)
DBH 2. maila:
1. Peru Benito del Valle (San Nikolas ikastola - Algorta)
2. Unai Agorria (Juan Orobiogoitia ikastetxea -Iurreta)
3. Jon Zurinaga (San Nikolas ikastola - Algorta)
DBH 3. maila:
1. Nerea Ibarzabal (Bera Kruz ikastola -Markina)
2. Andutz Zulaika (Ander deuna -Sopela)
3. Malen Amenabar (Txorierri BHI -Derio)
DBH 4. Maila eta Batxilergoak:
1. Imanol Uria (San Nikolas ikastola - Algorta)
2. Xabier Iturraspe (Gernika BHI)
3. Elene Lejarzegi (R.M. Azkue ikastola -Lekeitio)
3. Peio Arondo (San Nikolas ikastola - Algorta)
Bat-bateko kanporaketak
Maiatzaren 26an, Bermeoko Eleizalde ikastolan, 14 urtera artekoak, 15:00etan
Maiatzaren 27an, Markinako Kultura aretoan, 15-16 urtekoak, 15:00etan
Maiatzaren 28an, Ondarroako Zubi Zahar ikastolan, 17-18 urtekoak, 15:00etan