Bertsojazz, hitzak eta musika inprobisazioren bidean
Maiatzaren 22an Eibarren izan zen ikuskizunagaz natorkizue oraingoan. Lau bertsolariren sormenak eta goi mailako bost musikariren inprobisaziorako ahalmenak dira Bertsojazzak dituen osagai nagusiak. Ordu biko saio polit eta ikusgarria da.
Argiak itzali zirenean agertu ziren oholtza gainera protagonistak. Eskumako aldean bertsolariak kokatu ziren: Andoni Egaña, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus. Ezkerreko aldean musikariak: Bixente Martinez, Jon Piris, Hasier Oleaga, Asier Ituarte eta Julen Izarra.Unai Elizasu izan zen gai jartzailea.
Gai jartzaileak bertsotarako gaia eman eta musikariak bertsolariekin aurrez adostutako doinu bat jotzen hasi ziren. Bertsotik bertsorako tartea jazz doinuekin josten da eta bitarteetan inprobisaziorako eta gai jartzailearen gaiaren harira musikariek ere inprobisatzen dute euren musikan. Ofiziokako lanak, bakarkakoak, koplatan... bertso saio arrunt baten osagai guztiak ditu baina antoltzaileek dioten bezala," Musikariek bertsolariekin eta bertsolariek musikariekin, batera egiten dituzte inprobisazioak, benetako elkarrizketa eratuz: musika da bertsolarientzako gaia eta bertsoak musikarien gaia.