Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketa 2009
Erabakita dagoz Bizkaiko eskolarteko finalean nortzuk kantatuko duten. Lehengo astean egin ziren hiru kanporaketak: 14 urte artekoena Bermeoko Elizalde ikastolan egin zen eta parte hartzaile asko izan zituen, gogotsu datozen seinale bertsolari gaztetxoak. 15-18 urte artekoen kanporaketa bi egunez jokatu zen, Markinako Kultur Aretoan asteazken arratsaldez eta biharamunean, Ondarroako Zubi Zahar ikastolan. Bi egunetako bertsolarien puntuazioen arabera pasatu dira finalera zortzi bertsolariak. Saio politak izan dira hiru kanporaketak eta finalak ere, emango dio Bertsozale gazteei bertso ederrez gozatzeko aukera ekainaren 5ean, Bilbon, Indautxuko El Carmen aretoan goizeko 11etan.
Finalistak
14 urte artekoak
Olatz Ipiña
Maria Gorriño
Beñat Iturbe
Beñat Mendia
Ander Gerrikaetxebarria
Maite San Cristobal
15-18 urtekoak
Imanol Uria
Nagore Beitia
Maddalen Markaida
Pello Ormazabal
Xabier Iturraspe
Elene Lejarzegi
Txaber Ormazabal
Arrate Zubikarai
Finalean egin beharreko lana
14 urte artekoak
Oinak emonda
Gaia emonda bakarka bertso bat
Teman, zortziko txikian 2na bertso
Bigarren fasea: bertsolari bi pasatuko dira
Teman zortziko handian 2na bertso
15-18 urte artekoak
Gaia emonda bakarka bertso bat
Teman zortziko handian 2na bertso
Teman zortziko txikian 2na betso
Bigarren fasea: bertsolari bi pasatuko dira
Puntua emonda bertso bat
Gaia emonda bakarka bertso bat