Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009

Iñaki Iturriotz

I35510txapelketa-nagusiakasturtearekin batera hasi da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009.

Berrogeita lau bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan eta bertsolari bakarrak jantziko du txapel beltz preziatua Barakaldoko BEC erakustazokan egingo den bertsoaren festa erraldoian. Aurretik ordea, badaukagu zer gozatu!!

Zestoan hasiko da aurtengo txapelketa.Uztapide bertsolari handia jaio zen herrian kantatuko dute sei bertsolarik lehen kanporaketan: Odei Barroso, Uxue Alberdi, Jone Uria, Miren Artetxe, Iñaki Gurrutxaga eta Oihana Bartra izango dira bertsoaren mendi errusiarra abian jarriko dutenak.

Baina hori ez da izango zita bakarra. 36 bertsolarik kantatuko dute final laurdenetako fasean sei bertso saiotan: Zestoa, Leitza, Bilbo, Uztaritze, Zarautz, Laudio. Finalerdien lehen itzulira saioa irabazi duen bertsolaria zuzenean pasatuko da eta gainontzekoek puntuazio orokorraren zai geratu beharko dute emaitza jakiteko.

Sarean ere izango duzue Txapelketa nagusia jarraitzeko aukerarik

http://www.bertsoa.com webguneak zuzenean eskainiko ditu sarean bidez kanporaketak. Aukera ona saiora joan ezin dutenek Txapelketaren berri izateko.
www.txapelketanagusia.eu webgunean jarraipen zabala egingo zaio. Saioaren aurreko astean informazio ugari egongo da bertan eta parte hartzaile guztien biografiak eta argazkiak ere egongo dira. Saioa amaitu ondoren puntuazioak eta bertsoak entzuteko aukera ere emango digu.
http://www.bertsosarrerak.eu webgunean saioetarako sarrerak erosteko modu azkar eta erosoa izango du bertsozaleak, lehiatilako ilara itxaron gabe.

 

 

Iñaki Iturriotz

2009, Iraila 30
Arloa: Bertsoleku