Azken hiru saioei begira BECerako bidean
Erabakita geratu dira finalaurreen bigarren itzulian izango diren hiru saioak. Ia atsedenik hartu gabe, Gernika, Iruñea eta Donostiako saioak izango ditugu hurrengo hitzorduak.
Puntuazioek horrela erabakita, bigarren itzulian zein bertsolarik zein lekutan kantatuko duten argitu da. Sorpresak sorpresa eta faboritoak faborito izan arren, lehen itzulian izen batzuk nagusitu dira, batzuk ohikoak eta beste batzuk belaunaldi gazte bat badatorrela erakusten dutenak. Gazteek bigarren itzulian gogor eutsiko diote lehen itzulian egindako lanaren emaitzak jaso nahian eta orain arte bere onena eman ez dutenek azken aukera izango dute itzuli honetan BECera iristeko trenera igotzeko.
Emozioak sortzea, bereganatzea, kantatzea eta transmititzea du helburu aurtengo txapelketaren irudiak. Saioak uste baino maila apalagoan joan direla entzun daitekeen arren, emozioak geure sentitu ditugu bertsolari parte hartzaileen bertsoen, neurrien eta errimen ibilbidean eta baita gai jartzaileak saioaren bukaeran eskuetan izaten duen papera irakurtzerakoan ere.
AZAROAREN 21a, LARUNBATA
Gernikako Jai-Alai pilotalekuan
Sustrai Colina
Miren Amuriza
Beñat Gaztelumendi
Jone Uria
Igor Elortza
Jon Martin
Aurkezlea: Bernardo Mandaluniz
AZAROAREN 22a, IGANDEA
Iruñeako Anaitasuna pabilioian
Amets Arzallus
Aitor Mendiluze
Julio Soto
Iñaki Zelaia
Onintza Enbeita
Unai Iturriaga
Aurkezlea: Alaitz Rekondo
AZAROAREN 29a, IGANDEA
Donostiako Antonio Elortza Belodromoan
Maialen Lujanbio
Jon Maia
Aitor Sarriegi
Uxue Alberdi
Arkaitz Estiballes
Iñaki Gurrutxaga
Aurkezlea: Saroi Jauregi