Amets Arzallusek Aitor Mendiluzek eta Unai Iturriagak badute eserlekua finalean
Sustrai Kolinak ere aukera handiak ditu finalaurreko biak irabazi ondoren
BECeko finalean egotea ez da erraza. Zortzikotea zeintzuk osatuko duten erabakitzeko inoiz baino izen gehiago entzun dira. Gazteen aldeko kinielak alde batetik eta betikoen alde egiten duten oihuak bestetik.
Baina, kantatzen ez ezik, ikuslea izatea ere ez da errazegia izango. Izan ere, 14.000 mila sarrera saldurik daudela adierazi dute Euskal Herriko Bertsozale Elkartetik egunotan. Beraz erosi gabe zaudeten bertsozaleok.. badakizue zer egin... Gauzak horrela, Amets Arzallusek, Aitor Mendiluzek eta Unai Iturriagak asteburuko saioan lortu dute sailkapena eta datorren igandean erabakiko den arren nortzuk izango diren finalistak lasai egoteko moduan daude.
Gernikako saioan Sustrai Kolina nagusitu zen. Tolosako finalerdian eta Gernikakoan txukun egin zuen bertsotan, ofizioka elkarrizketak osatuz eta bakarkakoan gaiari ondo helduz. Bigarren Igor Elortzak egin zuen baina finalean kantatzeko aukera urruti geratu zaio aurtengoan Bizkaiko Txapeldunari.
Iruneako saioan Unai Iturriagak irabazi zuen. Ofizioetan bizi, umoretsu eta fresko kantatu zuen eta bakarrekoan historio borobila eta betea asmatu zuen. Puntuak lasaitasuna eman zioten atzokoan eta Gasteizen galdu zituenak berriro patrikaratu zituen bertsoz bertso egin zuen lan itzelari esker. Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze ere trebe aritu ziren, ohiko segurtasunez eta maisutasunez.
Hurrengo zita: Azaroak 29, igandea, Antonio Elortza Belodromoa, 17:30
Maialen Lujanbio
Jon Maia,
Aitor Sarriegi
Uxue Alberdi,
Arkaitz Estiballes
Iñaki Gurrutxaga