BBK sariketa, bertsolari gazteen plaza
Iñaki Iturriotz
Bizkaiko Bertsolari gazteek izaten duten plazarik garrantzitsuena da eskualdekako sariketa hau. Hasierako urduritasunak, taldekako lanaren indarrak eta ikusleen eta parte hartzaileen gaztetasunak ematen diote izena eta izana. Finala martxoaren 26an izango da Bilboko kafe antzokian.
BBK, Bizkaiko Bertsozale Elkartea eta Ikastolen Elkartea dira antolatzaileak. Bi adin taldetan banatuta kantatuko dute eskualdeek. A mailan hemezortzi urtearteko gazteek kantatuko dute eta B mailan 24 urte aurten betetzen dituztenek ere kantatuko ahalko dute.
Ofizioko lanak eta bakarreko bertsoek erabakiko dituzte aurtengo bi finalistak nortzuk izango diren. Sei eskualde izango dira parte hartzaileak: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri, Bilboaldea eta Lea Artibai.