BBK sariketa, finala erabakita

Iñaki Iturriotz

Ostiral honetan, martxoak 26 izango da BBK sariketako finala. Ipar Uribe eta Lea Artibaiko taldeek kantatuko dute. Aurtengo edizioa jendetsua izan da eta maila ona erakutsi dute parte hartzaileek. Finalean ere ez da faltako bertsolari gazteen lagunen oihu eta animorik.

 

sdc15917-2 Finalera sailkatzeko gogor saiatu dira bi finalistak. Talde sendoa dute bi eskualdeek. Bertsolari gazteek baina plazan eta eskolarteko sariketan urteetan zehar kantari ibilitako gaztetxoek osatzen dute, eta baita bertsotan hasierako urratsetan ari diren kideek ere. Bilboko Kafe Antzokia izango da beste urte batez ere bertsolari gazteen sariketaren lekukoa. Bertsotarako egokia den lagun arteko giroa sortzen da bertan eta gazteek ikusleen babesa eta berotasuna hurbiletik sentitzen dituzte.

Taldeko lana da sariketa honetan baloratzen dena eta sariak ere era horretakoak izaten dira. Finalistak ez ezik, bizkaierarik egokiena darabilen bertsolariak ere jasoko du saria.

Nafarroan txapeldun berria

Julio Soto bertsolari gazteak jantzi zuen larunbatean txapela Nafarroan. Ofizioka egin zuen lan erregularrak eta kartzelako gaian amak gustoko ez zuen aitorpen bat egin zion bere sexualitatea ardatz hartuta bota zituen hiru bertso borobilek eman zioten txapela. Bigarren Arkaitz Goikoetxea geratu zen eta Estitxu Arozenak lortu zuen hirugarren postua.

Iñaki Iturriotz

2010, Martxoa 23
Arloa: Bertsoleku