Bertso Udalekuak 2010

Iñaki Iturriotz

Zabalik dago Bertso Udalekuak 2010ean izena emateko epea. Euskal Herriko barnetegietan izango dira egonaldiak eta apuntatzen diren gazteek ondo pasatzeko aukera izateaz gain bertsolaritza hurbilagotik ezagutzeko modua ere izango dute.

bertso_09_04_04

 

Adinaren arabera antolatuko dira txandak. Uztailean Bidarrai eta Gorozikako egonaldiak izango dira, 12-14 urte bitarteko gazteentzat. 15-18 urtekoek Irañetan, Nafarroan pasatuko dute aste osoa Juantzirena aterpetxean eta 9-11 urteko gazteetxoak Oriora eta Arabako Zuhatzara joan daitezke.

Bertsoa gustuko dutenentzat antolatu dira udalekuak eta ez bertsotan ondo egiten duenarentzat bakarrik. Bertso klaseak aparte utzi eta bertsolaritzatik abiatuz lagun artean eta lagun kuadrilan ondo pasatzeko dira udalekuak, bertsolariak ezagutu eta zuzenean entzuteko eta jende berria ezagutzeko aukera.

Iñaki Iturriotz

2010, Apirila 14
Arloa: Bertsoleku