Bertso idatzien plaza

Iñaki Iturriotz

Bizkaiko Ikastolen Elkarteak aurten ere hutsik egin gabe antolatu du Bizkaiko eskolarteko XXVII. idatzizko bertso txapelketa. parte hartze handia eta zabala izaten dute eta eskualdeka banatuta ikastetxe eta ikastola gehienetako ikasle bertsozale eta bertsolariek egiten dituzte idatzizko bertsoak.

Ordu bete bat izaten dute bertsolari gazteek orri zuria bertsoz betetzeko. Gaia jarrita bertso bi egiten dituzte eta lau oinak emanda bertso bat osatzen dute zortziko txikian. Kanporaketak pasatzen dituzten bertsolariak Gernikako finalera gerturatzeko aukera izango dute.

Zorte ona opa diegu parte hartzaileei!!

EGUTEGIA

Maiatzaren 3an, Ondarroako Zubi Zahar ikastolan
Maiatzaren 4an, Durangoko Kurutziaga ikastolan
Maiatzaren 5ean, Gernikako Seber Altube ikastolan
Maiatzaren 6an, Trapagarango Itxaropena ikastolan
Maiatzaren 7an, Amorebieta-Etxanoko Andra Mari ikastolan
Maiatzaren 10ean, Bilboko Abusu ikastolan
Maiatzaren 11n, Mungiako Larramendi ikastolan
Maiatzaren 12an, Algortako San Nikolas ikastolan

Idatzizkoen Finala:

Maiatzaren 14an, Gernikako Seber Altube ikastolan, 15:00etan
Sariak Kultura Etxean banatuko dira 17:30ean

 

 

Iñaki Iturriotz

2010, Maiatza 03
Arloa: Bertsoleku