Idatzizko Bertso Txapelketa
Bizkaiko ikastetxeetan asko dira bertsolaritza astero lantzen duten ikasleak. Euskaraz jolasteko eta ondo pasatzeko modua izateaz gain, bertsotan egiteko ere tartea izaten dute eta idatzizko txapelketaren prestaketa ere egiten dute gelar ikasturtean zehar.
Hain zuzen ere, Gernikako Seber Altube ikastetxean izan zen Bizkaiko Eskolarteko idatzizko txapelketaren finala. Ordu beteko lanaren ostean neurri eta errimen artean beraien bertsoak aurkeztu zituzten parte hartzaileek. Bizkaia osoko ehun eta berrogeitahamar ikasletik gora hurbildu ziren Gernikara.
Sari banaketa adin talde desberdinetan egin zen. Aurkeztu zituzten hiru bertsoen osotasuna eta gaiarekiko egokitasuna eta zuzentasuna izan zen epaileek baloratu zutena
Saridunak:
LH 5. maila:
1. Amaia Zuberogoitia (Bekobenta-Markina)
2. Asier Otxoa (Asti Leku ikastola - Portugalete)
3. Edurne Urizar (RM Azkue ikastola - Lekeitio)
LH 6. maila:
1. Txaber Altube (Zelaieta HI - Abadiño)
2. Unai Mendiburu (Ander deuna ikastola - Sopela)
3. Fermin Reinicke (San Nikolas ikastola - Algorta)
DBH 1. maila:
1. Paule Loizaga (Ander deuna ikastola - Sopela)
2. Lourdes Ondano (Gernika BHI)
3. Itxaro Juaristi (Traña Matiena - Abadiño)
3. Beñat Gorostiaga (Ander deuna ikastola - Sopela)
DBH 2. maila:
1. Aitor Bizkarra (Traña Matiena - Abadiño)
2. Igor Uruburu (Kurutziaga ikastola - Durango)
3. Ander Gerrikaetxebarria (Andra Mari ikastola - Amorebieta-Etxano)
DBH 3. maila:
1. Beñat Iturbe (Andra Mari ikastola - Amorebieta-Etxano)
2. Unai Agorria (Juan Orobiogoitia HI - Iurreta)
3. Ekhi Aboitiz (RM Azkue ikastola - Lekeitio)
DBH 4. eta Batxillerrak:
1. Nerea Ibarzabal (Bera Kruz ikastola - Markina)
2. Imanol Uria (Aixerrota BHI - Getxo)
3. Maialen Markaida (Aixerrota BHI - Getxo)
3. Josune Aramendi (Bera Kruz ikastola - Markina)