Finalaren bezperan...
Finalera heldu baino lehen bide luzea egin behar izan dute parte hartzaileek. 14 urteartekoen finalaurrekoa Bermeoko Eleizalde ikastolan egin zen. Parte hartze zabala izan zuen eta gaztetxo askorentzat bere lehendabiziko plaza izaten da urtero urtero. Aurpegi berriak eta bat-bateko taldeetan zein bertso eskoletan kantuan dabiltzanak ezagutzeko aukera izaten da modu honetara.
15-16 urtekoen final erdia Markinan izan zen urtero moduan. Aurten parte hartze kopuru altua izan du, 14 bertsolari gazte aritu ziren kantuan. Bakarkako gai bati bertso bat kantatzeaz gain, ofizioka ere kantatu zuten neskek eta mutilek.
17-18koak Ondarroako Zubi zahar ikastolan batu ziren arratsaldeko hiruretan. Hemen batu ziren bertsolari guztiek utzi zuten euren arrastoa. Bertsotan arin eta ondo egin zuten.
Puntuen baturak horrela erabakita hauek izango dira maila bakoitzean kantatuko duten zortzi bertsolariak:
Finalistak
14 urte artekoak
Beñat Alonso
Txaber Altube
Peio Molinuevo
Aitor Bizkarra
Ander Gerrikaetxebarria
Aissa Intxausti
15-18 urtekoak
Nuria Cortada
Malen Amenabar
Nerea Ibarzabal
Imanol Uria
Ane Alegria
Peio Arondo
Peio Ormazabal
Elene Lejarzegi