Bizkaiko ordezkariak

Iñaki Iturriotz

bertsolaritza

Peio Ormazabal eta Aitor Bizkarra izan dira aurtengo Bizkaiko Eskolarteko Sariketako txapeldun.

Bi abadiñoarrek jokatu zuten buruz-burukoa gazteen mailan. Aitor Bizkarra izan zen txapelduna eta Txaber Altube bigarren sailkatu zen. Maila itzela eman zuten 14 urte arteko finalista guztiek. Ordu betean burutu zuten euren lana eta bertso dotoreak eta umorez beteak entzun ziren Bilboko El Carmen aretoan.

Nagusien mailan Peio Ormazabal arrigorriagarrak irabazi zuen eta bigarren Nerea Ibarzabal markinarra sailkatu zen. Bi hauen buruz-buruko lehia ere polita izan zen. Kartzelako lanean puntu bat erantzun beharra izan zuten eta bertso bat doinu eta neurri librean osatu ere.

Agurainen Euskal Herriko finala

Larunbat goizean jokatu da Euskal Herri mailako sariketa. Herrialde guztiak egongo dira ordezkatuta. Bizkaian 14 urte artekoetan eta 14-18 urte bitartean lehen bi sailkatuak kantatuko dute. Egun osoko jarduna izango da. Goizean gaztetxoen txanda izango da eta arratsaldean 14-18 urte artekoena. Aukera polita egun pasa joateko eguraldiak laguntzen badu!!

 

 

 

 

Iñaki Iturriotz

2010, Ekaina 15
Arloa: Bertsoleku