Bertsoz Blai

Iñaki Iturriotz

elantxobe_txiki

 

 

 

Elantxobera egin zuten irtenaldia Mendatako Bertso Barnetegian batu ziren gazteak. Eguzkiaren berotasunetik ihesi, bertsoek eta itsasoko uraren indarrak eman zien freskotasuna.

Bizkaia osotik joandako hogeitabost gazte batu ziren Mendatan kurtso amaierako barnetegian.12-16 urte bitarteko gazteei bertsotan egiteaz gain, elkar ezagutu eta ondo pasatzeko aukera eskaintzen die egonaldiak. "Txapelketa eta sariketetan bistaz ezagutzen gara ia gehienok baina barnetegiak elkarren lagun egiteko aukera ematen digu" zioten Zornotzako Bertso Eskolako kideek.

Egunaren antolaketa

Goizean gosaldu ondoren taldeka biltzen ziren gaztetxoak. Bertsotan trebatzea izaten da saio hauen helburua. Batzuek bat-batean kantatzeko aprobetxatu zuten eta hasiberriak zirenak bertsoarekin lehen hartu emana izan zuten begirale eta bertso irakasle direnen laguntzarekin. Eguerdian, bazkaltzeko ordua iritsi baino lehen kirolak eta ariketak hartzen zuten bertsoaren lekukoa.
Bazkaldu ondoren berriz, naturarekin harremana daukan ekintzaren baten txanda izan zen. Eguraldia lagun, mendi irteera egiteaz gain egoiko argazkiak erakusten duen bezala Elantxobeko portura joan ziren. Gauean berriz, bertso afaria egin zuten lehen gauean gonbidatutako bertsolari eta bertako gazteen bertsoak tartekatuz. Bigarren egunean kantu gaua ospatu zuten gitarra lagun.

Azken egunean, pozik agurtu ziren gaztetxoak. Motxila bizkarrean hartu eta hurrengo barnetegian elkar ikusteko gogoz.

 

 

 

Iñaki Iturriotz

2010, Uztaila 06
Arloa: Bertsoleku