Iparraldeko txapelketaren tenorea
XXX, Xapelketa gaztea, elkarte heldua izena jarri diote 2010 eko Iparraldeko Bertso Txapelketari. Inork ez dezala txarto pentsatu, ez baita adinez nagusia izan behar txapelketaz gozatzeko. Gazte zein heldu, gonbidatuta dago txapelketa honetara, irailaren 18tik azaroaren 13a bitarte.
Txapelketaren antolatzaile den Iparraldeko elkarteak hogeitahamar urte betetzen ditu eta historiari begiratuko diote aurtengoan. Hiru kanporaketa izango dira, hemezortzi bertsolari arituko dira kantari eta hortik hamar bertsolarik egingo dute aurrera.
Bi finalaurrekoetan, aurreko edizioko bi bertsolari ezagun izango dituzte kantu lagun. Lehen finalaurrekoan Amets Arzallus eta bigarrenean Sustrai Colina. Puntuaziorik altuena ateratzen duten bertsolariak kantatuko dute azaroaren 13an, arratsaldeko bostetatik aurrera Donibane Lohitzuneko pilotalekuan izango den final handian.
Informazio gehiago eta eguneratua www.xilaba.net weborrian.