Plazan alkartuko gara

Iñaki Iturriotz
dsc_0093txikie
 
 
Horixe da Bizkaiko Bertsolari Txapelketak erabiliko duen leloa. Izan ere, oso harreman estua izan dute betidanik bertsoak eta plazak. 35 bertsolarik, gai jartzaile taldeak, epaileek eta bertsozaleek emango diote kolorea plazari. Txapeldun berria izango dugu aurtengoan eta Mungian hasiko da igandean bertan.

Bost kanporaketa izango dira lehenengo atalean. Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurreetara eta besteak lortutako puntuazioaren arabera lortuko dute sailkatzea.

Urriak 10: Oihana Bartra, Xabier Enbeita, Julen Erezuma, Itxaso Paia, Ander Elortegi, Julen Sololuze. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal. Mungiako Olalde aretoan, 17:30ean.

Urriak 17: Joseba Artza, Asier Legarreta, Iker Belaustegi, Iñaki Iturriotz, Lander Ibarluzea, Jone Uria. Gai-jartzailea: Bernar Mandaluniz. Balmasedako Klaret antzokian, 17:30ean.

Urriak 24: Mikel Goiriena, Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Ibon Ajuria, Xabat Galletebeitia, Peru Vidal. Gai-jartzailea: Leire Bilbao. Aulestiko kiroldegian, 17:30ean.

Urriak 31: Miren Amuriza, Eneko Abasolo, Peio Ormazabal, Ortzi Garitano, Joanes Igeregi, Beñat Vidal. Igorreko kiroldegian, 17:30ean.

Azaroak 7: Eneko Arrate, Ion Barrocal, Beñat Ugartetxea, Olatz Ibarluzea, Gorka Lazkano, Eñaut Uruburu. Gai-jartzailea: Zuriñe Iarritu. Getxoko Goibela kiroldegian, 17:30ean.

Txapelketa interneten

Webgune eguneratu eta berritua izango du txapelketak. www.bizkaikotxapelketa.biz puntuazioz eta albistez osotua egongo da. Sarrerak erosteko www.bertsosarrerak.eu webgunea jarri dute martxan baina saioko egunean berean ere egongo da aukera.

Iñaki Iturriotz

2010, Urria 08
Arloa: Bertsoleku