Plazatik plazara
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010 aurrerantza doa astez aste eta plazaz plaza. Bost kanporaketa dira lehenengo fase honetan daudenak eta guztira 13 bertsolari sailkatuko dira finalaurreetara.
Lehenengo plaza Mungiako Olalde aretoa izan zen. Oihana Bartra bilbotarrak lortu zuen finalaurrekoetara zuzenean sailkatzeko txartela. Saio polita izan zen Mungiakoa, txapelketaren ohiko kezka eta urduritasunak ikusi ziren bertan kantuan zeuden sei bertsolarien artean. Julen Sololuze ermuarra izan zen entzuleearengan txalo gehien erakarri zituena kartzelako bere lanarekin.
Bigarren kanporaketa Balmasedan jokatu zen. Jone Uriak erraz irabazi zuen bere erregulartasunari eskerrak eta orokorrean saioa maila bajuan joan zen, bai bertsoetan eta baita puntuetan ere. Balmasedan bigarren sailkatu zen Joseba Artzak ere itxaron egin beharko du azken momenturarte beretzat finalaurrekoetan eserlekurik daukan edo ez ikusteko.
Hirugarren kanporaketa Aulestiko frontoi hotzean izan zen. 400 entzuletik gora batu ziren eta bertsoz berotzeko aukera izan zuten. Ibon Ajuriak finalerako hautagaia dela erakutsi zuen, bertsotan dotore eta segurtasunez eginez. Gorka Ostolaza eta Arrate Ilarok ere segurutzat daukate hurrengo faserako sailkapena lortzea.