Urteroko zita

Iñaki Iturriotz

 

bertso3
 
 
 
 
Badator 2011ko Bertso Eguna ere. Urtero bezala Donostian izango da aurtengo ekitaldia ere. Egun osoko festa izaten da, eguerdian hasi eta goizeko orduetara luzatzen dena. Bertsoak, Jana edana eta giro ona ez dira faltako urtarrilaren 29an.

Kamaleoia iruditzat hartuta aurkeztu da Bertso Eguna. Urtarrileko azken zapatean, Kursaaleko areto nagusian izango da ekitaldi nagusia arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Bertan hamasei bertsolarik kantatuko dute eta edukia urtero bezala isilpean dute antolatzaileek.

Dena den egun guztiko plana egin nahi duenarentzat eguerdiko hamabiak inguruan hasiko da kalez kaleko saioa Donostiako alde zaharrean.

Gauean, bederatzietan ostera, afaria eta festa egongo dira. Mahaien inguruan giro ona eta kupelen ondoan zer esanik ez.

Ekitaldirako zein afarirako sarrerak erosteko modurik erosoena www.bertsosarrerak.eu webgunea duzue.

Izango dugu zer kontatua handik bueltan!

Iñaki Iturriotz

2011, Urtarrila 15
Arloa: Bertsoleku