Umorez Generoa Bertsolaritzan

Iñaki Iturriotz
umorez1
 
Umorez Generoa bertsolaritzan antolatu du Bertsozale Elkarteko Genero Batzordeak.
 
 
Badira urte mordoa emakumeek oholtzara igo eta bertsotan hasi zirela. Hasierako aurreiritziak uxatu ondoren, gaur egun Euskal Herriko plaza guztietan dabiltza emakumeak bertsotan. Txapelduna ere emakumea da gaur egun, Maialen Lujanbio eta Bizkaiko finalean ere hiru emakume aritu ziren kantari. Onintza Enbeita, Jone Uria eta Miren Amuriza.

Bertso saioetako gaietan aldaketa ekarri du emakumearen presentziak. Gaiarekiko ikuspuntu desberdinak jorratu dituzte gai jartzaile taldeek txapelketan eta ohiko plazetan. Gaiak ez ezik, emakumearen ahotsetik kantatzearen erronka ere izan dute bertsolari askok.

Bide honetatik doaz jardunaldi honen gaiak ere. Bertsolaritza eta generoari dagokionez, lau hitzaldi izango dira jardunaldi hauetan. Egun osoko plangintza prestatu dute otsailerako. Hemen duzue egitaraua:

Otsailak 3, osteguna:

18:00etan: Jone Miren Hernandez. Emozioen labirintuan: Emakumeen hitza, ahotsa eta bertsolaritza: norabide ezberdin baten bila?
19:30ean: Xabier Odriozola. Parekidetasuna eta maskulinitate berriak.

Otsailak 10, osteguna:

18:00etan: Leire Ibarguren. "Nolako umorea egin nahi dugu emakumeok arte eszenikoetan " Tesinan oinarritutako hitzaldia.
19:30ean: Maialen Lujanbio eta Judith Montero. "Ornitorrinkus" lanaren interpretazioa.

Iñaki Iturriotz

2011, Urtarrila 27
Arloa: Bertsoleku