Kamaleoiak Kursaalean

Iñaki Iturriotz

hauxe

Bertso Egun betea izan zen larunbatean Donostiako Kursaalean ospatu zena. 1800 ikusle, 600 lagun afaritan, bertso dotoreak eta giro ona kupelen artean. Arratsaldean hasitako festak goizaldeko orduetarte izan zuen jarraipena bertsoen eta kantuen festan.

Arratsaldeko saioak ederto islatu zuen bertsolariek herririk herri eta plazarik plaza egin behar izaten duten jarduna. Kursaaleko aretoa, pilotaleku, gaztetxe, bertso afari, bertso poteo... bihurtu zen. Hainbat leku izan arren, protagonista bertsoa izan zen.

Gaurkotasunezko gaiei zein jolas antzeko egoerak aurkeztu zizkieten bertsolariei eta hauek ez zuten hutsik egin. 16 bertsolari kantuan: Julio Soto, Jone Uria, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Iker Zubeldia, Sustrai Colina, Xebastian Lizaso, Jon Maia, Andoni Egaña, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes, Aitzol Barandiaran eta Igor Elortza.

Maialen Lujanbiok Iker Zubeldiari botatako bertsoa adibide bezala:

Txindokipeko kamaleoiak

 badauka
nahiko ezten da


hau da espezie autoktonoa


endemikoa, ze prenda!


berdin Donostin ta berdin Bilbon
berdin Parisa ertenda

berak berea mantentzen du ta

ingurua aldatzen da

Bi orduko saioaren ondoren afaltzeko ordua iritsi zitzaigun. Antolakuntzaren lan bikainari eskerrak bakoitzak bere afaritarako lekua aukeratu eta janariari laguntzeko sagardoa ez zen falta izan. Kupel arteko hitz jarioak gaueko bertso ekinari utzi zion lekua. Laburra eta bizia izan da aurtengoa, bertso jarri eta kantatuek giro polita jarri zuten bertan bildutakoon gozamenerako. Hortik aurrerakoak, igandean izandako ajeak laburbildu ditzake.

Iñaki Iturriotz

2011, Otsaila 01
Arloa: Bertsoleku