Bertsolamintza 2011
Inertziak erantzi, garena jantzi izena daukate Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatu dituen aurtengo Bertsolamintzako jardunaldiek. Euskal Herriko areto eta txoko desberdinetan landuko dira bertsoaren inguruko eztabaida eta ideia nagusiak.
Otsaileko azken asteburuan hasi eta martxoaren 12raino luzatuko dira hitzaldiak. Epailetzari buruzko gogoetak, bertso eskolen gaineko ekarpenak, eztabaida zabalak, inertzia ideologikoak, generoari lotuak, umorea egiterako orduan erabiltzen diren inertziak, bertso-eskoletan ikasten diren inertziak... osatzen dute aurtengo egitaraua. Ikuspuntu ezberdinetatik begiratuko diote bertsolaritzari.
9etan elkarretaratzea, eta ondoren hitzaldiak, Laxaro Azkunek moderatuta:
9:30etan Andoni Egaña: "Nola gainditzen dira inertzia ideologikoak? Zenbateraino obligatzen dute?"
9:45etan Amaia Vazquez: "Inprobisazioaren gozamena: oholtzako bertsolaria nola askatu proiekzioetatik eta unean unekoa gozatu"
-
10etan Eric Dicharry: "Bertsolaritza eta umorea"
10:15etan Egoitz Aizpuru: "Gai-jartzailea emagin? Zenbateraino markatzen du gaiaren ikuspegiak eta tonuak ondorengo bertsoaldia?"
10:30etan Ibon Arrizabalaga: "Gorbata ala amantala erantzita... andre-gizonak bertsotan biluzik?"
10:45etan lehen bost hitzaldien eztabaida irekia
-
11:30etan kafea
-
12etan Jon Martin eta Estitxu Eizagirre: "Zer ikasi behar da bertso-eskoletan? Zer desikasi?"
12:15etan Jon Ansa: "Bertsokera(k) eta sistema(k)"
12:30etan Oier Araolaza: "Txapelketaren kontra"
12:45etan Fredi Paia: "Zelan eragiten dio txapelketak sormenari? Epaileak kalitate ziurtagiri?"
13etan azken 4 hitzaldien eztabaida irekia
14etan bazkaria "Behar zana" elkartean
-
17etan bertso-saio esperimentala Andoni Egaña eta Egoitz Aizpuru gai-jartzaile direla, honako bertsolari hauekin: Imanol Lazkano Beñat Gaztelumendi Amets Arzallus Jone Uria Uxue Alberdi Julio Soto Unai Iturriaga