Bizkaiko Bertsolari gazteen asteburua

Iñaki Iturriotz

argazki_1

 

Bertsotan egin, doinu politak ikasi, lagun zaharrakaz batu eta lagun berriak egin... Otsaileko azken asteburuan Aulestian batu ziren bertso-eskoletan dabiltzan bertsolari gazte asko. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dute, elkarlanean, neguko barnetegi hau eta guztira 35 gazte ibili ziren bertso kantari goizetik eta ilundu arte. Batez ere mendi bueltarekin, gaubelarekin zein bertso saioekin gozatu zuten gazteok; baina hori bakarrik ez, bertsotan egin eta hobetuteko aukera ere izan zutelako bertaratu ziren bertso eskoletako kideek. Laster hasiko den eskualdekako gazteen sariketarako entrenamendu ezin hobea!

 

argazki_2

 

Iñaki Iturriotz

2011, Martxoa 15
Arloa: Bertsoleku