Ipar Uribeko taldeak irabazi dau BBK sariketa

Iñaki Iturriotz

finala_baja2

Aste santuetako oporren atarian, eguen iluntzean ospatu zen 2011.urteko eskualdekako gazteen BBK sariketa. Urteroko moduan Bilboko Kafe Antzokian batu ziran bertsozaleak eta Ipar Uribek irabazi zion lehia Lea Artibaiko taldeari.

Gaztetxoetan gogotsu hasi ziren bi taldeak. Ipar Uribekoen ordezkariak Maialen Markaida, Inazio Vidal eta Imanol Uria izan ziren. Lea Artibaitik ostera, Josune Aramendi, Aissa Intxausti eta Elene Lejarzegi ibili ziren kantari. Atal honetan Ipar Uribeko hirukotea nagusitu zen eta finala irabazteko nahikoa izango zan abantaila atera zien aurkariei.

Imanol Uriaren puntu erantzuna

Euskalakari asko
jabilkuz korrika
ta ezin gara egon
sofan jesarrita.
Igandean Donostin
Badaukagu zita
Herria euskalduntzeko
gugandik hasita.

Nagusien taldean berdintasuna egon zen bi taldeen artean. Nerea Ibarzabalek, Eneko Arratek eta Xabat Galletebeitiak kantatu zuten Lea Artibairen izenean eta Beñat Vidal, Peru Vidal eta Arrate Ilarok hartu zituzten Ipar Uribekoen hiru eserlekuak. Saio umorestu eta bakarkako lan beteak izan ziren aipagarriak bertso sainaren bigarren zatian.

Amaieran, Ipar Uribeko taldeak 410 puntu bildu zituen eta Lea Artibaik 390.

Bizkaiera egokia erabiltzearen saria Illart Gumuziok eraman zuen eta finalista gazteenarena Aissa Intxausti Lekeitiarrarentzat izan zen.

Iñaki Iturriotz

2011, Apirila 27
Arloa: Bertsoleku