Bertsoez gozatzeko bi modu

Iñaki Iturriotz

df11_b

Bertsolaritza zuzeneko harremanean oinarritzen den komunikazio modu bat da, bat batekoa eta testuingurura ekarria. Maiatzeko hilabetean bertsoaz gozatzeko bi modutako eskaintza zabaltzen da. Batean, bertsozale eskolan zuzenean gauzak ikasi eta galdetzeko aukera eta bigarrean aldiz, 2010 eko bertsoaldirik dotoreenak DVDz ikustea.

Durangoko Bertsozale Eskola hau bertsozaleriari zuzendutakoa da, zaleari oro har; bertsolaritzaren mundua zuzenean bizi gura duenarentzat pentsatua.

Saio didaktikoak izango dira, teoria eta praktika uztartuz. Hizlarien artean, Iñaki Murua, Amaia Agirre eta Maite Berriozabal gai jartzailea izango dira besteak beste.

Aipagarria da, egitarauari amaiera emateko antolatu duten bertso saioa. Bizkaiko bertsolariak, durangarrak gehienak izango dira kantuan. Baina eskolan bertan prestatuko dute saio hori. Izan ere, Maite Berriozabal gai jartzaileak bertso saioaren prestaketa ardatz hartuta egingo du bere hitzaldia.

Hemen duzue egitaraua

Maiatzak 5, eguena: Ofiziotan eta teman, gauza bera ote? Bertsoaldi komentatuak. Hizlaria: Iñaki Murua.

Maiatzak 12, eguena: Bakarkako lana: sententziatik iradokizunera. Bertsoaldi komentatuak. Hizlaria: Amaia Agirre.

Maiatzak 19, eguena: Maiatzak 26ko bertso saioaren preparazinoa Maite Berriozabal gai-jartzaileagaz.

Maiatzak 26, eguena: Bertso-saioa: Unai Iturriaga, Gorka Lazkano, Iratxe Ibarra eta Eneko Abasolo. 

Bertsoak 2010 bertso antologia DVD bikoitza.

 

bertsoak-2010baiAurten ere urteko bertso-antologia kaleratu dute Bertsoa.com-ek eta Lankuk. Urtean zehar grabatutako saioetan aukeratutako 24 bertsoaldi bilduko dituzte bi DVDtan. Guztira 18 bertsolariren lanak agertuko dira bertan, Mauletik Barakaldorainoko

 

Iñaki Iturriotz

2011, Apirila 29
Arloa: Bertsoleku