Eskolarteko Bertso Idatzien Txapelketa

Iñaki Iturriotz

Maiatzean urtero legez bertsolari gazteek hartzen dute indarra Eskolarteko txapelketan. Gogotsu etortzen dira gazteak, BIC urdina eskuan eta burua ideiez beteta. Nik gaur hona ez dakart egunaren kronika bat, gogoeta bat, baizik eta irabazleen artean aukeratutako bertsoak. Azken batean bertso hauek dira beste askoren artean etorkizuneko bertsolari gazteak ezagutzeko modua. Gozatu!!gernika

DBH 3 Markel Susaeta - Andra Mari ikastola - Amorebieta-Etxano

Gaia: Zertar eragin dizu krisiak?

Bi mila ta hamarreko
otsailak hamalau
Estatu Batuetan
betiko ein zan gau
eta Euskal lurretan
betirako dirau
Krisi honek barrutik
apurtu egin nau
ta zuek dinozuen
Oreka al da hau?

 

DBH 4 Ainhoa Urkitza - San Nikolas ikastola - Algorta

Gaia: Erlojuari begitu eta konturatu zara berandu zabiltzala.

Sofan jesarri egin naiz eta
traizionatu nau nekeak
berandu heldu naiz geltokira
hori dio orratz tenteak
busak egin ez duen bezala
itxarongo dit maiteak?
Ongi etorria soilik egin dit
maitasun errautsen keak.

LH 6 Iker Larizgoitia - Larramendi ikastola - Mungia

Gaia: Erlojuari begitu eta konturatu zara berandu zabiltzala.

Krimen bat egiteko
behar nintzen esnatu
ta orain txakur hori
ezin akabatu
konpania ona da
ezin dut ukatu
baina arazo honekin
nahi neban bukatu
ta iratzargailuak
ez dit abisatu.

DBH 1 Txaber Altube - Abadiño BHI - Abadiño

Oinak emonda: Sabela, horrela, epela, dagoela.

Mina hartzen banuen
laztandu sabela
jakiteko semea
ondo dagoela
ta orain inork ez nau
zaintzen ni horrela
berriz sentitu nahi dut
amaren epela.

 

 

Iñaki Iturriotz

2011, Maiatza 25
Arloa: Bertsoleku