Ekainaren 3an erabakiko da nortzuk diren Eskolarteko Txapeldunak

Iñaki Iturriotz

Idatzizkoaren ostean, bat-bateko bertsoetara egin dau salto Bizkaiko Eskolarteko txapelketak. Hiru kanporaketa izan dira Bermeon, Markina-Xemeinen eta Ondarroan eta badakigu datorren barikuan zein bertsolarik kantatuko duen Bilboko El Carmen aretoan.

14 urte artekoak Bermeon izan zuten zita. Inoiz baino parte hartzaile gehiago eta parte hartze zabaleko kanporaketa izan zen. Guztira 75 gaztetxok kantatu zuten libreko bertsoa eta hortik ofiziora saillkatu zirenek maila dotorea erakutsi zuten.

15-16 urtekoen kanporaketa Markina-Xemeingo aretoan egin zen. Txukun bete zuten gai jartzaileak agindutako lana eta gauza bera pasa zen biharamunean Ondarroako Zubi Zahar ikastolako kanporaketan ere. Ibilaldiaren aurreko astean gai horren inguruko bertso asko entzun ziren, baita bikotekideari argi eta garbi hitz egitera joan zen paperean ederto jositako bertsoak ere.

Azkenean epaileak halan ebatzita bertsolari hauek dira finalistak

14 urte artekoetan:

Txaber Altube
Kattalin Arriola
Iker Garitagoitia
Jon Larrabide
Leire Amenabar
Unai Mendiburu
Paule Loizaga
Arrate Gaztelu
Lourdes Ontaro
Aitor Ruiz

Nagusien atalean, 14 urtetik gorakoetan:

Nerea Ibarzabal
Aitor Bizkarra
Imanol Uria
Nuria Cortada
Olatz Ipiña
Malen Amenabar
Txaber Ormazabal
Ane Alegria

Zorte on danori eta onenak irabazi daiala!!!

 

Iñaki Iturriotz

2011, Maiatza 31
Arloa: Bertsoleku