Nerea Ibarzabal eta Txaber Altube Bizkaiko Txapeldun
14 urtera artekoak
Kattalin Arriola (Mungia), Txaber Altube (Abadiño), Leire Amenabar (Larrabetzu), Jon Larrabide (Derio), Arrate Gaztelu (Larrabetzu) eta Iker Garitagoitia (Arrigorriaga) aritu ziren kantari.
Buruz buruko finala Arrate Gaztelu eta Txaber Altuberen artean jokatu zen. Emozioa nagusi izan zan azken unerarte. Ofizioka, denbora tarte laburrean ibili ziren elkarri erantzunez eta biak izango dira Euskal Herriko eskolarteko finalean.
15-18 urte bitartekoak
Nuria Cortada (Muskiz), Malen Amenabar (Larrabetzu), Nerea Ibarzabal (Markina), Imanol Uria (Algorta), Ane Alegria (Zornotza), Aitor Bizkarra (Abadiño), Txaber Ormazabal (Arrigorriaga) eta Olatz Ipiña (Ugao) izan ziren kanporaketetatik finalera sailkatu ziren bertsolariak.
Buruz burukora, Nerea Ibarzabal eta Imanol Uria pasatu ziren. Kartzelako beharrean oso bertso dotoreak egin zituzten. Puntuari erantzun eta bakarka doinu eta neurri librean aritu ziren kantuan.
Datorren larunbatean Agurainen Bizkaiko ordezkariak Txaber Altube, Arrate Gaztelu, Nerea Ibarzabal eta Imanol Uria izango dira.
Zorte on eta bildur barik kantatu!!