Bertso Udalekuetan bete-betean

Iñaki Iturriotz

Udako hilabeteak bertso udalekuen garaia izaten dira. Euskal Herriko txoko desberdinetan, adin eta herri desberdinetako bertso eskoletan dabiltzan ume, gaztetxo eta gazteak biltzen dira.

Aurten, uztaileko hilabetean eguraldia lagun izan ez badute ere primeran pasatu dute Zerainen, Arrazolan eta beste hainbat lekutan egin diren bertso udalekuetan. Abuztuan, atseden hartu eta irailean berriro batuko dira, araban.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak bertsozale gazteei urteak daramatza udalekuak eskaintzen.. Talde txikietan bertsolariak ezagutu eta zuzenean entzuteko aukera ematen dute. Bertsolaritza eta astialdia uztartzen dituzte.Bertsolari lotutako eskaintzak egon arren bestelako ekintzek hartzen dute lekua: , kantaldiak, piropoposta, txangoak, showak, jolasak, kirolak, udalekuetako diska eta beste hainbat ekintza izaten dira.

Bertso Udalekuak izan arren bertara joateko ez dago bertsotan jakin beharrik, bertsolaritza gustuko dutenei begira antolatzen dira. Beraz, ez da bertsolaritza klaserik emango, eta bertsoari lotutako ekintzetan bakoitzak bere neurrian hartzen du parte. Hala, bertso-afariak.

 

 

Iñaki Iturriotz

2011, Abuztua 01
Arloa: Bertsoleku