G Puntua
Hasi da dagoeneko G puntua, gozamenaren puntua. Aurten bertsoaren sarea josi dute Gipuzkoako Txapelketaren irudi moduan, herrialde osoan zabalduz doazen bertso eskolak eta bertso saioak txapelketara zabalduz.
Hainbat bertsolari hasi dira lehian Gipuzkoako txapelketan. Final zortzirenak izango dituzte urriaren bigarren asterarte. Final laurdenetan duela lau urte finalista izandako sei bertsolarik kantatuko dute eta azaroan finalaurrekoetara sartuko dira. Arrasate, Tolosa eta Hernaniko saioen ostean Donostian jokatu da finala abenduaren 18an.
Aitor Mendiluze txapeldunak ez du parte hartuko eta beraz Gipuzkoak txapeldun berria izango du abenduan.
Txapelketa frontoi eta aretoetan bakarrik ez da jokatuko aurten. Sareak ere zer esan handia emango du. Izan ere webgune berriztu dotorea izateaz gain twitter bidez eta facebookez ere izango da jarraitzeko aukera.
informazio gehiago: www.gpuntua.com webgunean