Ilunbera begira

Iñaki Iturriotz
 
204000286_640
 
 
 
Badakigu Gipuzkoako Finalean kantatuko dutenak nortzuk izango diran: Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Jon Martin,Unai Agirre, Agin Rezola eta Alaia Martin.

Lehenengo finalaurrekoa Jexux Mari Irazuk irabazi zuen Arrasateko saioan. Ondo kantatu zuen Irazuk, eta Agin Rezola eta Alaia Martin ere saio horretatik sailkatu dira final handira.

Bigarren saioan, Beñat Gaztelumendi nagusitu zen Tolosan. Aitor Sarriegi eta Unai Agirre sailkatu ziren bere atzetik eta hauek ere finalean kantatzeko aukera lortu zuten.

Atzo izan zen azken finalaurrekoa Hernanin eta Iñaki Apalategik irabazi zuen saioa eta bigarren Jon Martin sailkatu zen.

Finalera begira badakigu txapeldun berria izango dugula. Izan ere, Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio ez dira aurkeztu. Irazuk aukera polita izango du abenduaren 18an txapela eskuratzeko baina lehia horretan finaletan esperientzia handia duten bertsolariak ariko dira lehian, besteak beste, Aitor Sarriegi, Unai Agirre.

Gazteen artean, Alaia Martinek ere emango du zer esana, baita Agin Rezolaren ziri sartzeek eta Iñaki Apalategiren bertsotarako gaitasunak igandean egin zuen moduko saioa errepikatzen badu.

Iñaki Iturriotz

2011, Abendua 05
Arloa: Bertsoleku