Mende laurdena Bertsozale Elkarteak
Iñaki Iturriotz
Aurten 25 urte beteko ditu Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Halaxe egin zen 1986ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, finala Belodromoan izan zuena. Horren ondoren, ordea, elkarlanean jarraitzea erabaki zuten.
"Beste laurogei urtian" 25 urteotako ibilbidearen testigantza liburua eta DVDa kaleratu dituzte
Iñaki Muruak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariak, azaldu duenez,
liburuaren eta DVDaren azaleko irudiak egurrezko aulki hutsak. sinbolo garrantzitsua dira bertsolaritzan, eta etorkizunean ere aulkiak edukiz betetzen jarraitu beharko dute bertsolariek. Alberto Barandiaranek, liburuko idazlearen esanetan "aulkia da bertsolariaren itxaronaldi urduria, baina baita bertsozaleek jartzeko eta kentzeko egiten duten lana ere".
Gaur egun, 500 bazkiderekin hasi zen elkarte hark 2.300 dauzka, eta soldatapeko 69 langile ere bai. Transmisioko proiektua, gainera, 20.000 ikaslerengana iristen da gaur egun. Sei elkarrizketa ere agertzen dira liburuan Maialen Lujanbio txapelduna, Jon Sarasua garai bateko Bertsozale Elkartearen komunikazio arduraduna, Iñaki Murua egungo lehendakaria, Ainhoa Agirreazaldegi ikerketa saileko kidea, Arantza Mariskal Xenpelar Dokumentazio zentroko zuzendari ohia eta Aritz Zerain, gaur egunngo koordinatzaile orokorrari egindako elkarrizketak biltzen dira bertan.
Ordubeteko DVDa
Oinarrizko gidoia Alberto Barandiaranek idatzi du, eta Lankuko lantaldeak egin ditu grabaketa, muntaketa eta editaje lanak. Lau hizkuntzetan -frantsesa, gaztelera, ingelesa eta euskara- irakur daiteke azpitituluetan.