Hogei urte bidea egiten
Eskualdekako Bertsolari Gazteen Sariketeak 20 urte betetzen ditu. Bertsolari gazteak plazaratzea helburu du eta urte hauetan guztietan gaur egun plazaz plaza dabiltzan bertsolari asko izan ditu parte-hartzaile.
Bihar, otsailaren 28an, asteartea, sariaren edizio berria hasiko da eta bertan Bizkaiko zazpi eskualdeetako 50 bat bertsolari gazte lehiatuko dira
BBK Sariketaren edizio berri bat hasiko da, 20. ediziora heldu dena. Txapelketa honetan lurralde honetako zazpi eskualdetako 50 bertsolari gazte inguru arituko dira kantuan. Talde bakoitza sei bertsolariz osatuta egongo da eta horietako erdiak 18 urtetik beherakoak izango dira eta gainerakoak 19 eta 24 urte bitartekoak. Kanporaketak zenbait ikastetxe eta kultur etxeetan egingo dira eta sarrera doakoa izango da. Finala sailkatuko Bilboko Kafe Antzokian martxoaren 23an, ostiralean.
Bizkaiko Bertsozale elkarteko kide den Irune Sotok, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritzaren arduradunak, Juanjo Respaldizak, eta Arkaitz Estiballesek hartu dute parte.
Aurreko edizioetan bezala, zazpi taldetan banatuta daude eta eskualde zehatz bat ordezkatzen dute. Eskualdeak honako hauek dira: Arratia, Bilbo, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterria, Ipar Uribe eta Lea-Artibai. Azken honek XIX. Edizioa irabazi zuen.