Bertsolaritza talde lana delako

Iñaki Iturriotz

Nafarroan eta Araban talde laneko txapelketak izan dira azken asteotan. Lagun girotik abiatuz bertso eskolen eta talde lanaren adierazpen dira eta sortu den giroa eta izan duen oihartzuna dira horren lekuko. Bi urterik behin antolatzen jarraitzeko asmoa adierazi dute bai Bertsozale Elkartekoak eta baita parte hartzaileek ere.

 

Nafarroako Bertsolaritzaren bidea

"Errimak Exkaxko" taldeak irabazi zuen larunbatean Bardoak 2012 Nafarroako taldekako bertsolari txapelketa. Eneko Fernandez, Estitxu Fernandez eta Iñigo Olaetxea bertsolariak dira taldekideak.

Lesakako "Errimak Exkaxko" taldeak beste bi izan zituen lehiakide, Etxarri Aranazeko Bilixkorriko (Eneko Lazkoz, Joseba Beltza eta Alain Iriate) eta Oronoz-Malerrekako Erauntsi (Iker Gorosterrazu, Alazne Untxalo eta Amaia Elizagoien). Taldeka egindako hasierako agurrek umorea izan dute txapelketan antzerkia, mozorro eta kantu ezagunen imitazinoak eginez.

Arabarren uzta

arabaku3

Arabako Kuadrilla arteko bigarren Txapelketa Idatzizko bertso jarrien txandan Martin Ttipia irabazleen bertsoen edukia polita izan zen. Urepeleko artzainak bezain mundialak dira Araiakoak, eta piperrak ezer ez diralako patata tortilla barik defenditu zuten. Idatziko taldeek txalo zaparrada ederra jaso ondoren bat-bateko saioa hasi zen. Aguraingo Sorginetxe eta Aiaraldeko Altubepekoak lehiatu ziren. Sorginentxetik Oihane Perea, Oier Arbina eta Josu Campo eta Altubepekoak Ainhoa Comas, Serapio Lopez eta Julen Eizagirre izan ziren.

Azken aurreko lanean, Sorginetxeko Oihane Perea eta Altubepeko Serapio Lopez ibili ziren maitasun egarriz. Oihane urteetan Serapiorekin maitemindurik egondakoa, egun, kontua aldatuta, Serapio da Oihanerekin maitemindurik dagoana. Oihanek arroza ia-ia pasatu eta tropiezoz beteta duela esan eta Serapiok, aldiz, berak maite duen neska bakarra dela.

Iñaki Iturriotz

2012, Apirila 05
Arloa: Bertsoleku