Eskolarteko sariketaren beste loraldi bat
Idatzitik bat-batera eta bat-batetik idatzizkora. Boligrafoa lagun zein burua martxan jarrita arituko dira maiatzean zehar Eskolarteko Bertsolari Sariketako partaideak. Zortea lagun, ahots barriak entzungo doguz, pazaratu gabeko ideiak eta indartsu datozen gazteekin gozatu.
Eskolarteko sariketak izango ditugu egunotan Bizkaiko Ikastoletan. Idatzizko atala izango da lehenengo. Bapatean zein idatziz, bertsotan dabiltzan gazteak kanporaketetan parte hartu beharko dute eskualdez eskualde antolatu diren saioetan. Maiatzak 2an, Ondarrun, maiatzak 3 an, Durangon... maiatzak 8an Zornotzan eta finala, Gernikan izango da maiatzaren 18an.
Kanporaketetan eta finaletan ordu bete izango dute parte hartzaileek bertsoak egiteko. Orri zuriaren gainean, bertso bat lau oinak emanda zortziko txikian egiteaz gain, bi gairen inguruan bertso bana osatu beharko dute, bakarkako lan gisa. Lan egin ondoren, aspaldiko ohitura legez, zer jan eta edan ez da faltako.
Bat-bateko finala ekainaren 1ean izango da Bilbon eta hiriburura bidean hiru kanporaketa izango dira, gazteen mailakoa lehena 14 urteartekoena Bermeon, 15 eta 16koena Markinan eta aurten Elorrion 18 urteartekoena.
Txapelketa nagusian egiten den bezala, bakarreko lanak egin beharreko dituzte eta baita ofizioetakoak ere gaia entzun eta bat-batean bina bertso kantatuz. Bizkaiko lora barriak entzuteko aukera paregabea eta bertsoez eta bertsolariez gozatzeko beste bide bat da.