Bizkaiko Eskolarteko finala bihar

Iñaki Iturriotz

DSCN0858Bizkaiko Eskolarteko XXIX. finala jokatuko da bihar Bilbon, ume zein heldu mailan. Urtero gisa, Karmen aretoan izango da, 11:00etatik aurrera.

Aukera polita izango da bertsolari gazteak kantuan entzuteko. 14 urteartekoetan gogotsu aritu ziren Bermeoko kanporaketan kantari eta azkenean sei bertsolari hauek lortu zuten finalean kantatzeko txartela.

Unai Mendiburu – Algorta

Txaber Altube - Abadiño

Paule Loizaga - Sopela

Itxaro Juaristi - Abadiño

Iker Larisgoitia – Mungia

Garoa Angiozar - Berriz

18 urteartekoetan ostera, izen berriak agertu arren betiko gazte ezagunak ere ariko dira kantuan.

Iker Garitagoitia - Arrigorriaga

Malen Amenabar - Larrabetzu

Nerea Ibarzabal - Markina

Ander Gerrikaetxebarria - Amorebieta-Etxano

Jon Larrabide – Lezama

Koldo Gezuraga - Gernika

Txaber Ormazabal - Arrigorriaga

Asier Galartza - Muxika

Iñaki Iturriotz

2012, Maiatza 31
Arloa: Bertsoleku