Bizkaiko bertsolari txapelketan… BADA, GARA, ZARA
Balmasedako Klaret Antzokian izan zen domeka arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa eta Ibon Ajuria izan zan nagusi 431,5 puntugaz. Ibon Ajuria finalaurrekoetara pasatu da zuzenean.
Puntuazioak: Ibon Ajuria 431,5 , Gorka Ostolaza 413, Eñaut Uruburu 354, Xabat Galletebeitia 349,5, Ander Salaberria 329 eta Itxaso Paia 319
Berriatuan hasi zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Iratxe Ibarra izan zen nagusi bertan. Markinarra zuzenean sailkatuko da finalaurreetara.
Puntuazinoak: Iratxe Ibarra 450 , Arrate Illaro 402, Imanol Uria 371,5 Xabier Enbeita 357,5 Jone Larrinaga 346 eta Inazio Vidal 340
Datorren asteburuan ez da txapelketarik izango. Hurrengo kanporaketa biak urriaren 27an eta 28an izango dira, zapatu-domekan. Egutegia:
Urriak 27, Mungia. Fredi Paia, Ander Elortegi, Iñaki Iturriotz, Malen Amenabar, Peru Vidal eta Txaber Ormazabal.
Urriak 28, Sopela. Ekaitz Larrazabal, Igor Elotza, Garikoitz Sarriugarte, Gorka Lazkano, Joseba Artza eta Nerea Ibarzabal.
Azaroak 4, Zornotza. Aitor Arrutia, Asier Legarreta, Josu Landeta, Julen Erezuma, Oihana Bartra eta Unai Ormaetxea.