BaDaGaRa ari da bidea egiten
Final laurdenak bertsozaleak hurbildu dituzte Bizkaiko txapelketak bi urterik behin ematen digun plazara. Bertsolari ezagunak eta aurpegi eta ahots berriak entzuteko aukera izan dugu, baita aurtengo edizioan txapela janzteko hautagaia den Igor Elortza ere.
Berrituatik Balmasedara, handik Mungiara, biharamunean Sopelara eta azkena Zornotzara. Orain Bilborako finalerako bidean Basauri, Durango eta Gernikako finalerdiak geratzen dira. Azaroako hilabeteetan eta Abenduko lehen asteburuan izango dira saio hauek eta bertan erabakiko dira finalisten izenak.
Azken fase honetan kantuan ariko direnak dira 2010ko finalistak: Arkaitz Estiballes Etxahun Lekue Jone Uria Onintza Enbeita Eneko Abasolo Abarkas Peio Ormazabal Beñat Ugartetxea Miren Amuriza. Kanporaketetako irabazleak: Iratxe Ibarra Ibon Ajuria Fredi Paia Igor Elortza Oihana Bartra eta puntuazioaren arabera sailkatu diran Gorka Ostolaza Gorka Lazkano Arrate Illaro Joseba Artza eta Iñaki Iturriotz.
Lehenengo finalerdia
Azaroaren 18an, 17:30ean, Basauriko Kiroldegian Bertsolariak: Eneko Abasolo, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra, Gorka Lazkano eta Iñaki Iturriotz.
Bigarren finalerdia
Azaroaren 25ean, Durangoko Landakon.
Bertsolariak: Arrate Illaro, Etxahun lekue, Fredi Paia, Jone Uria, Igor Elortza eta Gorka Ostolaza.
Hirugarren finalerdia
Abenduaren 2an, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian.
Bertsolariak: Beñat Ugartetxea, Ibon Ajuria, Iratxe Ibarra, Joseba Artza, Miren Amuriza eta Peio Ormazabal.