Bertsoapp, iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa
Oraingoan bertsoa eta teknologia lotu dituen tresnarekin nator. Asko izan dira bertsolaritzaren inguruan sortutako mahai joko eta liburuak baina hau desberdina da.
App Store denda birtualean eskuratu daiteke eta dohainekoa da. euskarazko edukizko aplikazioen artean dago. Eskuko gailuetan erabiltzeko pentsatu diseinatu da, iPad, iPhone eta iPod touch-erako.
Labur azaltzeko Mihiluze saioaren "potokumeak" frogaren oso antzekoa dauka estiloa. Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago... pantailan, bertso bat agertzen daa baina oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagokion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta txarto daudenak, ordea, gorriz.
Aplikazioak 200 bertso baino gehiago ditu, eta bi multzotan banatzen dira, 4 puntuko bertsoak eta 8 puntukoak.
Bertsozaleei eta euskalzaleei zuzenduta dago... euskara hutsean idatzitako aplikazioa delako. Ez dakit nik Bizkaiko txapelketan parte hartzaileen diren bertsolarien artean entrenamendu moduan erabiliko den edo ez, nik ez dut erabili nahiz eta horrelako telefono bat izan esku artean. Finala hurbiltzen dagoen honetan, agian, norbaitek hartuko du beroketa laguntza legez. Ondo pasatzeko bitarteko bat da.