Bertso eguna, egun osoko jaia

Iñaki Iturriotz

kioskoa8825Datorren urtarrilaren 26an, zapatuz, ospatuko da Bertso Eguna Donostiako kaleetan eta Kursaal aretoan. Kalez kale ibili ondoren eguerdi partean, aretoko saio handia izango da egunaren ardatza eta ondoren afari batekin eta osteko bertso saioarekin ospatuko dute egunaren amaiera.

 Urteak dira Bertsozale Elkarteak Bertso Eguna antolatzen duena. Urtero gai berri bat izaten da kanturako gaia eta aurten soken arteko haustura edo jarraipena dira ekitaldia iragartzen duen kartelaren irudi. Bertsozale Elkartetik prentsara adierazi duten informazinoaren arabera "azken urteetako gizarte bilakaera izango du gaitzat Kursaaleko ekitaldi nagusiak. Egoeraren noraezean gizakiak egindako hautuak izango ditu aztergai. Dozena bat bertsolari izango dira kantuan eskenatoki gainean, eta artista gonbidatuak lagun izango dituzte."

Baina egun oso jaia izango da larunbatekoa. Goizez kalez kale ibiliko da bertsoa. Alde Zaharreko kaleetan kantuan aritu ondoren zenbait geldialdidira bertsolariak, geldialdiak egingo dituzte joanean Bulebarrean, Bretxako merkatuan eta Konstituzio plazan. Horrela giroa berotuko da arratsaldeko saioa baino lehen. Seietan izango da ekitaldi nagusia. Eta gauean bertsozaleon festa, kubo azpian eta ohitura den bezala kupel artean. Kursaaleko afalosteko giroan ere sorpresak izango dira, gau horretarako prestatutako saioak eta bat-batekoak tartekatuko dira.

 

Iñaki Iturriotz

2013, Urtarrila 18
Arloa: Bertsoleku