Txapelketaren erritmoan

Iñaki Iturriotz

arabako-bertsolari-txapelketaArabako Bertso Txapelketak Lotu dio bere kartelean, eta halaxe lotu gara bertsozaleok ere eurak proposatzen diguten ibilbidera eta egitaraura. Kanporaketak egin ondoren orain finalaurrekoen antolaketa eta fasean sartuta daude buru belarri.

Bost kanporaketa jokatu ondoren hemezortzi bertsolari sailkatuta, lehenengo finalaurrekoa jokatu zen joan zen larunbatean, otsailaren 16an, Izarrako Kultur Etxean. Datozen bi asteeta ebatziko da finalean kantatuko duten bertsolarien zerrenda. Oraindik, Aramaio eta Dulantziko finalaurrean geratzen dira. Saio bakoitzaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako, Izarrako saiotik Asier Otamendi eta gainontzeko sailkatuek puntuazio orokorraren zai egon beharko dute.

Finala martxoaren 16an izango da Gasteizko Amaia zentroan.

"Sare bat osatzeko Arabako Bertsozale Elkarteak hartu du bere gain lan hori, orain arte. Eta lan horren fruitu berria dakarkizuegu orain: 2013ko Arabako bertsolari txapelketa.

Zerbait elektrikoa baita bertsogintza. Deskarga txiki bat gure azal-mamietan; txikia izan arren, elektrokutatu egiten gaituena guztiz, eta lotuta mantentzen gaituena osatutako sarera. Zeurea da orain lotura osatzeko txanda, bertsozale: eseri aulkian, eroso, eta sortu zure deskarga propioak, txalo edo txistu bidez, txapelketako saioetan. LOTU gurekin!"

Aramaioko finalaurrekoa, otsailaren 23an

Bertsolariak: Paula Amilburu,
Manex Agirre,
Zigor Enbeita,
Unai Mendibil,
Andere Arriolabengoa eta
Ander Solozabal

Dulantziko finalaurrekoa, martxoaren 2an

Bertsolariak: Oihane Perea,
 Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Felipe Zelaieta, Ruben Sanchez eta
Jagoba Apaolaza

Nafarroari begira

nafarroako-bertsolari-txapelketaArabak lekukoa pasako dio Nafarroari. Bi errealitate, bi txapelketa baina oinarri eta gogo bera. Aurtengo txapelketan parte hartuko duten bertsolari gehienak gazteak izango dira. Nafarroako Bertsozale Elkarteak transmisio arloan egiten duen lanaren erakusle, gazteek bertsoa ezagutu eta bertsotan aritu direlako. Belaunaldi aldaketa eman da. Modu honetan, geografikoki ere esparru berriak bereganatu ditu.

Finalaurrean erabakita daude.

Martxoak 2, larunbata
 Atarrabia Kultur Etxea

Bertsolariak: 
Julio Soto,Oskar Estanga, Erika Lagoma, Iñigo Olaetxea, Iñaki Aleman, Joxema Leitza

Martxoak 3, igandea
 Etxarri Aranatz Kultur Etxea

Bertsolariak:
 Eneko Lazkoz, Xabier Silveira, Jon Barberena, Eneko Fernandez, Ander Fuentes "Itturri", Josu Sanjurjo

Martxoak 9, larunbata 
Elizondo Lur aretoa

Bertsolariak:
 Migel Mari Elosegi "Luze", Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Xabi Maia, Saioa Alkaiza

Iñaki Iturriotz

2013, Otsaila 18
Arloa: Bertsoleku